ZENBATAK

Zenbatak minutu bateko iraupena duten 78 atalez osatutako animazio serie bat da eta pertsonaia guztiak zenbakiak diren mundu batean girotuta dago. Zenbakiek pertsonaia bakoitzaren adina adierazten dute.Hiriko istorioak dira Zenbatak eta hiri handi bateko haurrak dira protagonistak. Jendez inguratuta bizi arren giza harremanetarako astirik gabe bizirauten duen hiri bat da Zenbatena. Protagonista nagusia Marizortzi da. Zortzi urteko neskato bizkor eta apetatsu honek ikasketa eta jarduera agenda amaibakoa du eguna joan eta eguna etorri. Marizortzik diren eta ez diren kapritxo teknologiko eta material guztiak eskura baditu ere, haur batek maiteena duen hori du falta du: gurasoen arreta eta bere adineko neska-mutikoekin ibili eta jolasteko denbora. 

 

 

 

 

html5 valid